Cristina Gallach Figueres (San Quirze de Besora, Bartzelona, 1960ko apirilaren 1a) kataluniar kazetaria da, nazioarteko esperientzia handia duena.
2022ko otsailean Espainiako Gobernuaren Hizkuntzaren Ekonomia Berriaren aldeko Aliantzarako mandatari berezia izan zen.[1]
Aurretik, Kanpo Arazoetarako eta Iberoamerikekarako eta Kariberako Estatu Idazkari jardun zuen 2020 eta 2021 bitartean, eta Espainako Gobernuaren 2030 Agendarako goi-mandataria izan zen 2018 eta 2020 bitartean, eta Espainian NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuen ezarpena koordinatzeaz arduratu zen.[2]
EFE Agentziako korrespontsala izan zen Moskun eta Bruselan, baita hamar urte baino gehiagoan Javier Solanaren ahotsa ere mundu osoko kazetarien aurrean, lehenik NATOko idazkari nagusia zenean, eta, ondoren, Europar Batasuneko Kanpo Politika eta Segurtasuneko goi-ordezkari jardun zuenean, 2009ko amaierara arte. 2014ko abendutik 2017ko abuztura, Nazio Batuen Erakundearen Komunikazio eta Informazio Publikorako alboko idazkari nagusia izan zen.[3]